sábado, 24 de septiembre de 2011

Indar elektrikoaren zarrastelkeria eta bere ondorioak II

Aurreko sarreran aipatu bezala indar elektrikoak sortze-gertutasun bat edukitzeak badu garrantzia. Kasu bereziak lirateke irlak. Ondorengo bideoetan "El Hierro" irlarako dagoen proiektua azaltzen da. Kasu honetan, indar elektrikoa ez du norbanakoak sortzen, eta horrek izango dituen ondorioei buruzko zalantza bat sortze dit: Norbanakoaren menpe ez badago indar elektrikoa sortzea, egingo ote dugu bakoitzak esfortsurik idar elektrikoaren zarrastelkeria ekiditeko?
Izan ere, nahiz eta jatorriz energia garbiago izan, arazo nagusia gaur egun energia beraren erabilera esponentziala da.





viernes, 23 de septiembre de 2011

Paisaiaren nortasuna

Paisaia berri baten aurrean aurkitzen garenean ohikoa izaten da duen estetikak erakartzea eta puntu horretan soilik geratzea, hausnarketa sakonago bat egin gabe. Baina paisaiak bere barne darama lurraldea eta lurralde horren historia. Paisaiak nortasunpropioa du eta nortasun hori hainbat eskuren lanaren ondorioa da.
Beraz paisaia irudi estetiko bat osatzeaz gain, jakintza iturri aberatsa litzateke ulertzeko eta ikusteko gai denarentzat, garapen prozesu luze baten ondorio bait da.
Paisaia norbanakoan sentsazioak sortzeko gai den heinean, hauda, bakoitzak izandako bizipenen arabera paisaiak pasarte horiekin lotzen ditugun heinean, zaila da paisaia modu objetibo batean ikustea. Beraz paisaia beti subjetibotasun batetik ikusiko dugun arren, haratago ikusteko gai izan beharko ginake lurraldea eta bertako bizi-ohiturak ulertu ahal izateko.

domingo, 18 de septiembre de 2011

Indar elektrikoaren zarrastelkeria eta bere ondorioak I

Egun bizi dugun egoera ulertezina izango litzake daukagun mugarik gabeko indar elektrikorik gabe. Kontsumismoaren beste pausu bat baino ez da, baina pausu horrek zenbateko eragina dauka guregan?
Gaur egungo indar elektrikoaren erabilerak ingurugiroan ez ezik gure bizimoduko beste hainbat alorretan du eragina. Gure ohiturak, erlazionatzeko moduak edota munduarekiko daukagun ikuspuntua moldatzen du. Eta guztia, gu konsziente izan gabe. Horri aurre egiteko bidea ezagutza izango litzateke, eskuetatik ihes egin digun jakintza berreskuratzea. Euskal Herrian behinola hain errotuak zeuden burujabetza eta gizarte erlazioak desagertu orduko gai zehatz batzuen berrikusketa egin beharko genuke, beharrezkoa den gertutasuna berreskuratu eta bizimodu jasangarriago bat bultzatu.
Indar elektrikoaren kasuan adibidez, gertutasun hau bultzatzea onuragarria litzateke. Sortze prozesuaren eraginak ezagutzeak eta norbanakoaren sortze gaitasunak, indar elektrikoaren aprobetxamendu hobeagoa bultzatuko luke, gizarte ereduan eragin zuzena izanez.

Aerosorgailu bat egiteko pausuak azaltzen dituen orrialde bat uzten dut hemen trebetasuna duen norbaitek frogatu nahi badu.