Gizartegintzan pertsonen arteko interakzioa
oso garrantzitsua eta aberasgarria da. Garai batean interakzio hau kalean eman
ohi zen eta gerora espazio publikoetan edo horretarako egokituriko espazioetan
eman izan da. Gaur egungo eboluzioa ikusiz posible litzateke egunen batean
besteekiko harremana norbere etxetik burutzea, hau da kontaktu zuzenik gabe.
Horren aurrean beharrezkoa da kultur, kirol
eta gizarte ekintzak burutzeko toki bat sortzea, topaketarako gune bat,
mobilizazioetarako gune bat, kontsumoarekin loturarik ez duen aisialdirako…
Asmoa biztanleria guztiari irekia dagoen eraikin bat sortzea da, sektorizazioa
ekidinez eta erabilera aniztasuna bermatuz. Eraikina betetzea eta guztiz
definitzeak ez luke zentzurik, gauza desberdin ugari antolatzeko ahalmena
edukitzeko pausuak eman behar dira, baina definizioa erabiltzaileen esku utziz.
Erabiltzaileek beraien ingurua editatzeko aukera izan behar dute. Horrela,
adibidez mahaiak beharrezkoak direla ikusiz gero, mahaiak diseinatzeko tailer
bat burutu daiteke, jendearen ideia desberdinak alderatu eta egokiena
erabakitzen dena eraiki.
No hay comentarios:
Publicar un comentario