Lantzen ari garen tokia luzaroan indefinizio egoera pairatzen datorren eremu bat da. Alde zaharrak kale estu eta lurzoru okupatuez ezagutzera ematen direla kontuan izanik, eremu honek bitxikeria handia suposatzen du. Inguruko itxitasunak inertzia horretan jarraitzera gonbidatzen du, guztiaren okupazioa beharrizantzat irudikatuz. Hala ere, nire ustez, toki honek alde zaharrari arnasa hartzen laguntzen dio, urrutiegi ez dagoen Andre Zuriaren plazak egin dezakeen bezala. Horregaitik eta arnas ardatz bat bailitzan toki honen emaitza espazio nahiko irekia izatea da helburua, edo behintzat sorturiko ikuspegiek sentzazio hori izatera lagun dezatela.
Emandako programan beharrizan honekin eta bertako testu inguruarekin nire ustez bat ez datozen premina batzuk daude. Ariketa fisikoa egiterakoan kasu, Gasteizko beste hainbat auzok ariketa egitera bultzatzen dute, ariketa hori egiteko kale-espazioa egokituz; barne-espazio bat ariketa egiteko egokitu beharrean. Programan aldiz, gimnasioa spa-rekin bateratua agertzen da eta hasiera batean gune itxitzat ulertzeko gisa. Spa igerilekuarekin harreman zuzenagoan dagoela iruditzen zait, azpiegitura beharrizanetan baita neurri txikiagoan bada ere helburuetan (puntu honetan sortu daitezkeen kontra esanak, barne eta kanpo espazioek sortzen dituzten sentsazio desberdinez bideratu daitezke). Horregaitik nire proposamenean igerilekua eta spa bateratuak egongo dira nolabait eta ariketa fisikoak aldiz kalearekin harreman zuzenago izango du.
Beste puntu kritiko bat gune komertziala (dendak) litzateke. Alde zaharrak berak gune komertzial izateko duen potentziala errespetatu nahiko nuke, proiektura "gune komertzial" bat izan ahalko litzatekeen alde zahar osotik heldu daitekeelarik. Alde zaharraren osotasunean eman daitekeen giroa zaindu behar da, proiektuaren gunean zentratu beharrean soilik.
Programako beste puntuei dagokionez beraien arteko loturak zaintzea eta potentziatzea nahiko nuke. Adibidez, merkatua, ikastaroak emateko lokalak eta zinema edukiz, ezin ahal da beraien arteko erlazioa momentu puntualetan guztiz bat egin? Merkatuko produktuei buruzko ikastaroak egitea posible izango al litzateke? Produktu horiei buruzko filmerik ez ote dago? Edota ikastaro horietan lortutako emaitzak plazaratzeko gune egokia ez al litzateke zinema izango? Edota auditorioa? Liburutegia, mediateka eta espozizio gunea ez al dira egokiak ikastaroetako gaiak sakontzeko?
Beraz, emandako programatik puntu batzuk baztertuz, besteak eta haien arteko erlazio posibleek inguruan eragin egokia izango luketela uste dut, bete eta hutsaren arteko erlazioa zainduz, muino baten tontorrak horrela ahalbideratzen du eta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario