lunes, 2 de abril de 2012

Proiekturako baliozkoak izan daitezkeen erreferentzia batzuk

Agustin Lararen plazan egindako interbentzioa ondoko zentru kulturalarekin estuki lotua dago, zeini sarrera gisa balio dion iparraldetik. Plazak berak ere kaleen arteko desnibela konpontzeko balio du, aparkalekuak eta bibliotekarako sarrera barneratuz. Maila desberdintasun horrek atalaia antzeko bat sortzen laguntzen du, bertatik plazaren eta bertan gertatzen denaren osotasuna ikusi daitekeelarik. Plazaren barnean izaera desberdineko guneak aurki daitezke, zoruan ere trataera desberdina dutelarik pabimentu gogorra, lur konpaktatua eta harrizko losak erabiliz.




Ewha womans university. Sarrera osatzeko antzokia eta plaza aldi berean bilakatzen den espazio bat sortzen da. Honen bitartez, unibertsitaterako sarrerak era argi eta ordenatu baten egiteko aukera dago. Era berean, sarrera antzoki bilakatu daiteke alde batera duen graderioari esker. Eraikinaren estalkia erabilgarria da eta espazio publikoaren jarraipen bat bilakatzen da.



Vals-eko termak.




domingo, 1 de abril de 2012

Programa eta tokiari buruzko hausnarketa

   Lantzen ari garen tokia luzaroan indefinizio egoera pairatzen datorren eremu bat da. Alde zaharrak kale estu eta lurzoru okupatuez ezagutzera ematen direla kontuan izanik, eremu honek bitxikeria handia suposatzen du. Inguruko itxitasunak inertzia horretan jarraitzera gonbidatzen du, guztiaren okupazioa beharrizantzat irudikatuz. Hala ere, nire ustez, toki honek alde zaharrari arnasa hartzen laguntzen dio, urrutiegi ez dagoen Andre Zuriaren plazak egin dezakeen bezala. Horregaitik eta arnas ardatz bat bailitzan toki honen emaitza espazio nahiko irekia izatea da helburua, edo behintzat sorturiko ikuspegiek sentzazio hori izatera lagun dezatela.
   Emandako programan beharrizan honekin eta bertako testu inguruarekin nire ustez bat ez datozen premina batzuk daude. Ariketa fisikoa egiterakoan kasu, Gasteizko beste hainbat auzok ariketa egitera bultzatzen dute, ariketa hori egiteko kale-espazioa egokituz; barne-espazio bat ariketa egiteko egokitu beharrean. Programan aldiz, gimnasioa spa-rekin bateratua agertzen da eta hasiera batean gune itxitzat ulertzeko gisa. Spa igerilekuarekin harreman zuzenagoan dagoela iruditzen zait, azpiegitura beharrizanetan baita neurri txikiagoan bada ere helburuetan (puntu honetan sortu daitezkeen kontra esanak, barne eta kanpo espazioek sortzen dituzten sentsazio desberdinez bideratu daitezke). Horregaitik nire proposamenean igerilekua eta spa bateratuak egongo dira nolabait eta ariketa fisikoak aldiz kalearekin harreman zuzenago izango du.
   Beste puntu kritiko bat gune komertziala (dendak) litzateke. Alde zaharrak berak gune komertzial izateko duen potentziala errespetatu nahiko nuke, proiektura "gune komertzial" bat izan  ahalko litzatekeen alde zahar osotik heldu daitekeelarik. Alde zaharraren osotasunean eman daitekeen giroa zaindu behar da, proiektuaren gunean zentratu beharrean soilik.
   Programako beste puntuei dagokionez beraien arteko loturak zaintzea eta potentziatzea nahiko nuke. Adibidez, merkatua, ikastaroak emateko lokalak eta zinema edukiz, ezin ahal da beraien arteko erlazioa momentu puntualetan guztiz bat egin? Merkatuko produktuei buruzko ikastaroak egitea posible izango al litzateke? Produktu horiei buruzko filmerik ez ote dago? Edota ikastaro horietan lortutako emaitzak plazaratzeko gune egokia ez al litzateke zinema izango? Edota auditorioa? Liburutegia, mediateka eta espozizio gunea ez al dira egokiak ikastaroetako gaiak sakontzeko?
   Beraz, emandako programatik puntu batzuk baztertuz, besteak eta haien arteko erlazio posibleek inguruan eragin egokia izango luketela uste dut, bete eta hutsaren arteko erlazioa zainduz, muino baten tontorrak horrela ahalbideratzen du eta.

martes, 13 de marzo de 2012

viernes, 24 de febrero de 2012


Gizartegintzan pertsonen arteko interakzioa oso garrantzitsua eta aberasgarria da. Garai batean interakzio hau kalean eman ohi zen eta gerora espazio publikoetan edo horretarako egokituriko espazioetan eman izan da. Gaur egungo eboluzioa ikusiz posible litzateke egunen batean besteekiko harremana norbere etxetik burutzea, hau da kontaktu zuzenik gabe.

Horren aurrean beharrezkoa da kultur, kirol eta gizarte ekintzak burutzeko toki bat sortzea, topaketarako gune bat, mobilizazioetarako gune bat, kontsumoarekin loturarik ez duen aisialdirako… Asmoa biztanleria guztiari irekia dagoen eraikin bat sortzea da, sektorizazioa ekidinez eta erabilera aniztasuna bermatuz. Eraikina betetzea eta guztiz definitzeak ez luke zentzurik, gauza desberdin ugari antolatzeko ahalmena edukitzeko pausuak eman behar dira, baina definizioa erabiltzaileen esku utziz. Erabiltzaileek beraien ingurua editatzeko aukera izan behar dute. Horrela, adibidez mahaiak beharrezkoak direla ikusiz gero, mahaiak diseinatzeko tailer bat burutu daiteke, jendearen ideia desberdinak alderatu eta egokiena erabakitzen dena eraiki.

lunes, 30 de enero de 2012

Por antecomedores y galerias salió a patios iguales y repetidas veces al msmo patio. Subió por escaleras polvorientas a antecámaras circulares; infinitamente se multiplico en espejos opuestos;... En el segundo piso, en el último la casa pareció infinita y creciente. "La casa no es tan grande -pensó-. La agrandan la penumbra, la simetría, los espejos, los muchos años, mi conocimiento, la soledad."

lunes, 9 de enero de 2012