viernes, 13 de noviembre de 2009

Sorkuntza prozesua

Pasa den astean Michel Gaztanbidek emandako hitzaldian ikusitakoaren arabera, gauzak nola egin zen arazo nagusietako bat, zer egin dakigularik. Horreatarako denbora, kokalekua, pertsonaiak, izenburua... erabiltzen zituen. Haren aburuz, film batek hiru jatorri desberdin izan zitzakeen: irudi bat, historio bat edo ideia bat (amets baten adibidea jarri zuen azken honetan). Beraz, zer egin nahi zuen jakinda, hori lortzeko beharrezko testuingurua sortzen hasi beharko litzateke, beti ere pausu bakoitza ongi aztertuz. Arkitekturan dugun sortze prozesuarekin nahiko lotua dagoela uste dut. Askotan zer egin behar den emana dago, eta hortik aurrera informazio bilketa baten ondorioz emaitza bat lortu nahi da. Filmeetan egokia da gidoilariaren eskua ikusezin bilakatzea, arkitekturan berriz azken urteetan aurkako bidea ari gara jorratzen, ahalbideak xahutuz eta hiriak arkitektura erakusleku bilakatuz; arkitekto bakoitzak egiten duenari besteek egiten dutenari baino garrantzia handiagoa eman nahita.
Aste honetan berriz, Javi Pez izan dugu hizlari. Arlo guztiz desberdina jorratuz. Oraingoan ere abiapuntu baten beharra zegoen (nahia abesti bat egitea zelarik). Akorde batetik hasita abesti bat sortzen joan da, ritmo bat, base bat, melodia bat... jarriz. Guzti hau modu ia intuitiboan egina izan da. Abestia egiten ari ziren heinean, bukaera pentsatzen ari ziren, beste zein instrumentu gehitu... Beraz, intuitiboa irudi arren, kasu honetan "artxibo" on baten beharra dugu. Izan ere, musika ia entzun beharrik ere ez zeukaten, egokia izango ote zen edo ez jakiteko; beraien buruan musika iada egiten ari bait zen, eta hori esperientzia sakon baten ondorio izan daiteke soilik. Arkitektura eskolako akats nagusietako bat nire ustez, "artxibo teorikoa" soilik lantzean datza. Izan ere askotan gauzak nola egin edo eraikitzen diren jakiteak gauzak proiektatzeko lagungarri da. Eginez eta eginez, gauzak beste modu batera ikusten ikasten da, eta hortik modu intuitiboa dirudien sorkuntza bat lortu daiteke.
Hitzaldi biak oso desberdinak izan diren arren, arkitekturarako biak erabilgarriak dira: lan metodologiari dagokiona eta esperientziaren ondorio den inprobisazioarena.

No hay comentarios: