Hitzaldiaren hasieran, zaila egin zait arkitekturarekin zerikusirik ote duen ulertzea, eta behin eta berriz galdetzen nion nire buruari erabilgarria izango ote zitzaidan. Hala ere, nire zalantzak hitzaldiaren bukaeran guztiz desagertu dira. Aberasgarria deritzot hitzaldia bukatu eta gero eginiko galdera-erantzun saioa, izan ere gai batzuei buruz erreflexio bat egitera eraman nau. Alde batetik erritmoari buruz egindako galderak,
denbora beste elementu bat bezala erabili daitekeela gogoratu dit. Horrek informazio fluxuaren norabidea bikoiztea ekar dezake (interakzioa). Modu honetan ikusle parte-hartzaile izatera iritsi daiteke, ikusten ari denaren erritmoak pentsatzeko denbora emanez gero. Arkitekturara eramanez, oso desberdina da adibidez (nahiz eta biak beharrezkoak izan daitezkeen arren) eraikin batetik pasa eta ikustea soilik, edo sakon ezagutu eta bertan bizitzea. Denbora eta espazioaren artean harreman bat egon daiteke:
Denbora...........................................................Espazioa
Geldotasuna..............................................Handitasuna

Bestalde, era honetako sorkuntzek izan dezaketen
askatasunari buruz, nire ustez,
mugak inposatuak ez direnean ere, sorkuntza prozesurako norberak jarri behar ditu. Muga horiek lanaren emaitza kondizionatuko dute hasieratik. Nolabait esateko, muga horiek egin beharreko lanaren gidoia osatzen dute, eta gidoi horren inguruan datoz inprobisazioak. Gidoi orokorraren bitartez (gidoi honekin koherentea izanez) doaz elementu berriak artikulatzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario