viernes, 4 de diciembre de 2009

¿y por qué no?

Zergaitik jarraitu behar da iada beste batzuk ibilitako bidea? Bidetik irten egin behar da bide berriak egiteko. Moldeak hautsi, norbere buruari mugak jartzea ekidin, objetu edo materialei testuinguru bakarretik ateratzeko aukera eman... hauek dira SINPATRON-en lanetan dauden oinarri batzuk. Izan ere, haren aburuz, patroien erabilerari kritika bat egin behar zaio homogeneotasuna dakarrelako. Bakoitzak erabaki behar du janzkeren bitartez adierazi nahi duena, ondorioz, bakoitzak modarekin jolastu beharko luke eta ez alderantziz.
Sorkuntza prozesua aurrera eramateko, sinpatron-ek burua hustu eta material batetik edo garabato batetik hasten da zuzenean lanean, emaitza desberdinak saiatuz eta lortuz, helburu zehatz/itxi bat eduki gabe. Askotan beste erabilera bat duten materialak erabiltzen ditu, testuingurua aldatu eta beste bizitza bat emateko, parakaidas edo berrogeigarren hamarkadako tela batzuk adibidez. Azken honek Sacem ekarri dit burura; izan ere, hori da gure aurtengo lana, beste garai bateko eraikin batean erabilera berri bat sortzea, erabilerak eta eraikinak emaitza bateratu eta egoki bat sortu behar duelarik.
Horrez gain, deigarria izan da lanak gizarteratzeko metodo berrien bilaketari buruz egindako ahalegina, film-labur hau erakusgarri:


No hay comentarios: