Iurretako herrian duela urte eta erdi inguru hasi ziren ortu ludikoak martxan. Harrera ona izan zuten eta ortuetan parte hartzen dutenek hainbat kurtso ikasteko aukera izan dute. Oraingo honetan beste ekimen bat proposatzen zaie: bazkari ekologiko baten parte hartzea. Bazkari horretan zehar, produktuen ekoizleak egongo dira elikagaien ezaugarriei eta egindako lanari buruzko azalpenak ematen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario