miércoles, 5 de octubre de 2011

Soberanía alimentaria

Gaur egun dugun elikadura sistemak dakartzan ondorioak erakusten duen bideoa. Sistema honen aurrean nekazari txikien elkartzeak indarra hartu du eta gauzak egiteko beste bide bat erakusten ari dira. Herri garatuetan dugun elikadura sistemak, gugandik urruti dauden herrietan izan dezakeen ondorioetaz ez gara sarritan konturatzen.

La Via Campesina en movimiento... ¡ Por la soberanía alimentaria ! from La Via Campesina on Vimeo.
Presentación1

domingo, 2 de octubre de 2011

Mila milioi tona elikagai baino gehiago hondatzen edo alferrik galtzen dira urtero munduan

Arazoa elikagaiak sortzeko gaitasuna ote den oso zalantzan dagoen galdera da gaur egun. Munduko gizaki guztiek beharrezkoa duten baino elikagai kopuru handiagoa sortzen dugu, baina hala ere goseteak darraite. Sortze prozesuan jarritako esfortsua, beste hainbat arlotan galtzen da, arazo ugari konpondu beharko liratekeelarik; beharrizanetara egokitutako produkzio bat bultzatzea, kontsumitzaileen jarrera desegokia...
Guzti honi buruzko artikulua:

http://www.librered.net/?p=7188 

Bertan dioenez:
"A nivel de la venta al detalle también se desperdician grandes cantidades de alimentos debido a las normas de calidad que dan excesiva importancia a la apariencia. Las encuestas indican que los consumidores están dispuestos a comprar productos que no cumplan las exigencias de apariencia siempre que sean inocuos y tengan buen sabor. De esta forma, los consumidores tienen la facultad de influenciar en los estándares de calidad y deberían hacerlo, según el informe.

Otra sugerencia es vender los productos agrícolas a los consumidores de forma más directa, sin tener que cumplir las normas de calidad de los supermercados. Ellos se podría conseguir a través de la venta en mercados de los campesinos y en las granjas.

Debe encontrarse un uso apropiado para alimentos que de otra forma se desecharían. Las organizaciones comerciales y de beneficencia pueden trabajar con los minoristas para recoger o utilizar productos que destinados a la basura pero que todavía son adecuados en términos de inocuidad, sabor y valor nutritivo."

Eta honekin erlazionaturik, erreflexiorako bideo bat, sarkasmoz betea, elikagaiek egiten duten bideari eta gaur egungo gizartean gizakiak duen garrantziari buruz hitz egiten duena:


sábado, 24 de septiembre de 2011

Indar elektrikoaren zarrastelkeria eta bere ondorioak II

Aurreko sarreran aipatu bezala indar elektrikoak sortze-gertutasun bat edukitzeak badu garrantzia. Kasu bereziak lirateke irlak. Ondorengo bideoetan "El Hierro" irlarako dagoen proiektua azaltzen da. Kasu honetan, indar elektrikoa ez du norbanakoak sortzen, eta horrek izango dituen ondorioei buruzko zalantza bat sortze dit: Norbanakoaren menpe ez badago indar elektrikoa sortzea, egingo ote dugu bakoitzak esfortsurik idar elektrikoaren zarrastelkeria ekiditeko?
Izan ere, nahiz eta jatorriz energia garbiago izan, arazo nagusia gaur egun energia beraren erabilera esponentziala da.





viernes, 23 de septiembre de 2011

Paisaiaren nortasuna

Paisaia berri baten aurrean aurkitzen garenean ohikoa izaten da duen estetikak erakartzea eta puntu horretan soilik geratzea, hausnarketa sakonago bat egin gabe. Baina paisaiak bere barne darama lurraldea eta lurralde horren historia. Paisaiak nortasunpropioa du eta nortasun hori hainbat eskuren lanaren ondorioa da.
Beraz paisaia irudi estetiko bat osatzeaz gain, jakintza iturri aberatsa litzateke ulertzeko eta ikusteko gai denarentzat, garapen prozesu luze baten ondorio bait da.
Paisaia norbanakoan sentsazioak sortzeko gai den heinean, hauda, bakoitzak izandako bizipenen arabera paisaiak pasarte horiekin lotzen ditugun heinean, zaila da paisaia modu objetibo batean ikustea. Beraz paisaia beti subjetibotasun batetik ikusiko dugun arren, haratago ikusteko gai izan beharko ginake lurraldea eta bertako bizi-ohiturak ulertu ahal izateko.

domingo, 18 de septiembre de 2011

Indar elektrikoaren zarrastelkeria eta bere ondorioak I

Egun bizi dugun egoera ulertezina izango litzake daukagun mugarik gabeko indar elektrikorik gabe. Kontsumismoaren beste pausu bat baino ez da, baina pausu horrek zenbateko eragina dauka guregan?
Gaur egungo indar elektrikoaren erabilerak ingurugiroan ez ezik gure bizimoduko beste hainbat alorretan du eragina. Gure ohiturak, erlazionatzeko moduak edota munduarekiko daukagun ikuspuntua moldatzen du. Eta guztia, gu konsziente izan gabe. Horri aurre egiteko bidea ezagutza izango litzateke, eskuetatik ihes egin digun jakintza berreskuratzea. Euskal Herrian behinola hain errotuak zeuden burujabetza eta gizarte erlazioak desagertu orduko gai zehatz batzuen berrikusketa egin beharko genuke, beharrezkoa den gertutasuna berreskuratu eta bizimodu jasangarriago bat bultzatu.
Indar elektrikoaren kasuan adibidez, gertutasun hau bultzatzea onuragarria litzateke. Sortze prozesuaren eraginak ezagutzeak eta norbanakoaren sortze gaitasunak, indar elektrikoaren aprobetxamendu hobeagoa bultzatuko luke, gizarte ereduan eragin zuzena izanez.

Aerosorgailu bat egiteko pausuak azaltzen dituen orrialde bat uzten dut hemen trebetasuna duen norbaitek frogatu nahi badu.